[Argazkiak] Josetxo Etxandi harro legoke
Josetxo Etxandi 47. Pilota Oroitaldiaren herri mailako finalak jokatu zituzten larunbatean, herritarraren izena daraman pilotalekuan.
Josetxo Etxandi harro legoke. Herriko pilotari eta pilotaren bultzatzaile izanaren omenezko eskuzko binakako txapelketaren herri mailako finalak jokatu zituzten larunbatean, Goiko plazako pilotalekuan, Josetxo Etxandi frontoian. Bete egin zen pilotazalez, herritarrez, pilotariz eta festazalez. Harro daude antolatzaileak egindakoaz, berriz ere lortu dutelako herria pilotara hurbiltzea, pilota eurena egitea.
Aurten, gaineram lehenengoz emakumeen txapelketa egin dute. Aurreko urteetan izan dira txapelketan parte hartu duten emakumeak, baina aurten lehenengoz eurentzat espresuki prestatutako lehia izan dute: sei bikotek parte hartu dute.
Jarraian datorren zerrendan, finalen emaitzak. Beherago, finaletako giro-argazkiak, Josetxo Etxandiren antolatzaileek HITZAra bidalitakoak
FINALAK
Mutilen Haur Maila
- Oihan Aldaba-Aimar Etxarte 16
- Unai Askasibar-Mattin Gonzalez 9
Mutilen Gaztetxo Maila
- Gexan Martinez-Unax Hernandez 18
- Aimar Santesteban-Markel Blanco 13
Helduak, emakumeak
- Garazi Lizarraga-Irati Lobete 22
- Maialen Pikabea-Nahia Sarasola 17
Helduak, gizonak
- Asier Sarasua-Julen Sarasua 22
- Aitzol Perurena-Gaizka Perurena 15