Suizidioari aurrea hartu nahi diote
'Suizidioa: nola lagun dezaket prebenitzen?' izenburupean hitzaldia egingo dute ostegunean Reina aretoan 19:30ean hasita.
Beldurrik eta taburik gabe hitz egiteak suizidioaz bizitzak salbatzen ditu. Argi dute Agifes eta Bidegin elkarteek. Agifes buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta horien senideei laguntzeko Gipuzkoako elkartea da; Bidegin, berriz, dolua edota gaixotasun larri bat bizi dutenak artatzeko elkartea da.
Horri begira hitzaldia antolatu dute ostegunean Suizidioa: nola lagun dezaket prebenitzen? izenburupean Reina aretoan 19:30ean hasita. helburua suizidioaz naturaltasunez mintzatzeko espazioa sortzea da . Izaskun Andonegi Bidegin elkarteko presidentea, eta Lurdes Hueta, bere buruaz beste egin duen pertsona baten senideak hartuko dute hitza, suizidioaren inguruan dauden mitoak ezabatu eta sufrimendu psikikoa jasaten ari diren eta bere buruaz beste egiteari buruz pentsa dezaketen pertsonak inguruan dituztenei jarraibideak emateko.
Senideei beharrezko babesa ematearen garrantzia ere izango dute hizpide maila profesionalean zein sozialean, “izan ere, traumari aurre egiteaz gain, estigma jasaten dute, bakardadean, beldurrez eta errudun sentsazioarekin bizitzera eramaten dituen begirada sozial horren presioa, alegia” esan du Andonegik.