Ikasturteko lehen kantu jira, larunbatean

12:30ean aterako da ikasturte berriko lehen kantu jira Aiton Bordatik. Euskal kantuen egitasmoan edonork parte har dezake.

Hemen da 2023-2024 ikasturteko lehen kantu jira. Udako etenaldiaren ondoren, larunbat honetan (hilak 23) ekingo diote Lezoko euskal kantuzaleek herriko karrikak girotzeari berriz ere. 12:30ean aterako dira Aiton Bordatik.

Handik Kaialdera joan, gero Kale Nagusia hartu, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea. Oharra: bertan edonork parte har dezake, nahi duen orok.

Kantutegia eta abestien kopiak Aiton Bordan bertan eta Tomas Garbizu Musika Eskolan eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.