Pello Añorgaren ipuin-kontaketa, astelehenean
4 urtetik gorako haurrei eskainitako saioa izango da ikasturteko lehenengoa. Manuel Lekuona bibliotekan izango da kontaketa.
Beheko solairuan izango da ipuin kontaketa saioa. Datorren astelehenean —hilak 25— bueltatuko dira ipuin-kontaketa saioak Oiartzunera. Pello Añorga arituko da haurrei ipuinak kontatzen, 2023-24 ikasturteko lehenengo saioan.
Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, beheko solairuan. 17:00etan hasiko da saioa, eta puntualak izateko eskatu dute.
Lau urtetik gorako haurrei eskainita dago saioa, eta adin-muga errespetatzeko eskatu dute.
Oiartzungo Udalak beste ikasturte batez antolatu du ipuin-kontaketa zikloa. Arrazoia azaldu dute: “Txiki-txikitatik sormena eta irudimena landu eta irakurzaletasuna sustatzeko”.
