Aurtengo Bertso Festa, urriaren 21ean
Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia ariko dira Niessenen. Amaia Agirre izango da gai jartzailea.
Datorren urriaren 21erako, larunbaterako, Bertso Festa antolatu du Erein elkarteak, berriro ere. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Niessenen arituko dira Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia. Gai jartzaile lanetan ariko da Amaia Agirre.
Arrats goxoa bertso artean igaro nahi duten herritarrek hamar euroan erosi ahalko dute sarrera. Lehenagotik Landare, Xenpelar Kultur Denda eta Arkaitza tabernan egongo dira salgai; eta bestela, Internet bidez, esteka honetan jarriko dituzte sarrerak eskura.
