Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kenpo kai txapelketara, esku hutsik ez etortzeko asmoz

Hurrengo asteburuan jokatuko dute, Tunisian, Munduko Kenpo Kai Txapelketa. Honbu elkarteko ordezkaririk ez da faltako; bertan izango dira Alain Isasa beteranoa eta Uxue Arozena debutaria.

Uxue Arozena eta Alain Isasa Uxue Arozena eta Alain Isasa Elorsoroko tatamian, ‘kenpo kai’ jartzen duen kartelaren azpian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/09/22

Estreinakoz, Munduko Kenpo Kai Txapelketa Japoniatik kanpo egingo dute. Tunisiako Hammamet hirian izango da, hurrengo asteburuan, eta ez da oiartzuarrik faltako.

Alain Isasa eta Uxue Arozena borrokalariak bertan izango dira, eta Mikel Artolak epaile-lanak egingo ditu.

Eskarmentu handia du Isasak munduko txapelketetan; izan ere, behin baino gehiagotan estali du burua txapelarekin. Txapelketako modalitate guztietan parte hartuko du: borrokaldian, taldekako borrokaldian, katan eta defentsa pertsonalean.

Aurten motibazio berezia izango du bakarkako katarekin. «18 urtetik gorako gizonen kategorian egingo den lehen aldia izango baita. Ez dakit zergatik ez den egin adin horretatik aurrera, baina aurten egongo da».

Kata bat zer den azaldu du munduko txapeldun behin baino gehiagotan izan denak: «Tatami erdira ateratzen zara, eta aurretik zehaztuta dagoen mugimendu-sorta bat egin behar da, ahal den finena, estetikoena… Koreografia antzeko bat da, kanpotik ikusita. Baloratzen dira egonkortasuna, indarra, kontzentrazioa… Horrelako ezaugarriak. Borroka bat da erakargarriena ikusleentzako, baina askoz zailagoa da kata bat ongi ateratzea».

Gainontzekoetan «ahal den onena» ematera aterako dela aurreratu du.

Uxue Arozena debutaria da mundu mailako txapelketa batean. 15 urte beteko ditu aurten, eta hark ere ahal duena egitera joango dela ziurtatu du. Azaldu duenez, gogoko duen probaren hutsunea sentituko du Tunisian: armekin egiten den kata. Oraingoz urduri dagoen arren, «ongi» sentitzen dela aitortu du, Afrikako herrialdera joateko gogoz.

Uda, prestakuntzan etena
Ezohikoa da txapelketa udaren ondoren jokatzea. Aurten ohi baino geroago eten dituzte entrenamenduak —uztailean— eta abuztuan atseden hartu dute.

«Irailean», esan du Isasak, «azkeneko ukituak ematen ari gara. Berriro sasoia berreskuratzen ari gara». Gaineratu duenez, «poliki» ari dira horretan, lesiorik ez jasateko. Erritmo motelagoan aritzeak alde ona ere baduela esan du Isasak: arerioak ere antzeko dabiltzala.

Kenpo kai borroka artea ez da kirol mediatikoa, eta, horregatik, kontrarioak nola dabiltzan «fitxatzea» oso zaila dela ziurtatu du Isasak. «Facebook-etik irits zaitezke Japoniako maisu batengana, eta haren bidez bideoren bat edo beste ikusi… baina ezer gutxi».

Bere kasuan, gainera, arerioetako asko lehenagotik ezagutu eta lagun ditu. «Zaila da lagun bati indar guztiarekin jotzea. Hori kanpoan uzten jakin behar da», berretsi du.

Arozenarentzat «guztia» berria izango da, eta hark ez du aurrean izan ditzakeen arerioen arrastorik ere. «Hori abantaila da, denarekin joan baitzaitezke», animatu dio Isasa beteranoak. Egonaldiari dagokionez, Isasak esan du txapelketaren aurretik kontzentratuta egongo dela gelan, paseorako tarteren bat hartuta. Arozenak oraindik ez daki zer egingo duen. «Nahikoa daukat ikastolako karpeta eta gainontzekoak prestatzen…», esan du.

Pandemiaren arrastoa Honbun
Honbuko kide gehiago Hammametera joatekoak ziren, baina data txarrak direla eta, ezin izan dute Euskal Selekzioaren espedizioaren parte izan.

Honbu elkartea sasoiko ote dagoen galdetuta, «pandemiari buelta ematen» ari direla aitortu du Isasak. «Dedikazioa elkarteari eskainia genion batzuk lanean hasi behar izan genuen».

Irakasle gabezia dutela onartu du, eta ikasle batzuk ari direla gazte berriak trebatzen. «Toki askotatik ari zaizkigu deitzen, ea norbait joan daitekeen hona edo hara, baina ikasleek ez dute —adibidez— Adunara joateko gaitasunik».

Hori bai, jendea animatu dute, kirola proba dezaten, ez delako dirudiena bezain «basatia». Arozenak beste arrazoi bat eman du: «Giro ona dugu, ez beste kirol batzuetan bezala…».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.