Eider Mendoza Kilometroak jaialdiko ordezkariekin batzartu da
Foru jauregian elkartu dira, eta aurtengo helburuak ezagutzea eta 2023. urteko edizioari babesa helaraztea ziren helburu nagusiak.
Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaiaren antolatzaileei egin die harrera aurtengo helburuak ezagutzeko eta edizio honi babesa helarazteko. Urriaren lehenengoan izango da jaia, Errenterian.
Mendozak nabarmendu duenez, ikastolen ibilbideak “euskararen etorkizuna finkatzeko landu behar ditugun funtsezko balioak islatzen ditu: berrikuntza, aktibazio soziala eta lankidetza. Gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko ahalegin partekatu honetan, ezinbestekoa da gizarteak bere konpromisoari eustea eta konpromiso hori gauzatzea. Biziberritze prozesuari bultzada berri bat emateko unea da, azpimarra erabileran jarriz eta ikastolak jaio zirenetik haien DNAn dauden auzolanaren balioak indartuz”. Mendozak, bestalde, Gipuzkoako herritarrei Kilometroak festan antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin die, “egutegian denontzat den ospakizun honekin gozatuz”.