Pasaian hartu du abiada Txita ibiltariak

Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutarazteko ibilaldia Donibanetik abiatu du ibilgailu musikatuak. Lezo eta Oiartzun ere zeharkatuko ditu.

Abiadako irudia, Donibanen.
Gaur goizean abiatu da Txita ibiltariak Gipuzkoako 21 udalerritan egingo duen bira, Pasai Donibanetik. Biraren asmoa Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutaraztea da, Aldundiak emakumeen aktibotasuna sustatzeko asmoz martxan jarri duena.
 
Abiada topaketan izan da, parte hartzaileei harrera eginez, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendari nagusia. Gaurtik asteazkenera Txitak geldialdiak egingo ditu Pasaia, Lezo eta Oiartzunen, hurrenez hurren. Geldialdi horiek girotzeko kirol jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Hemen klik eginda topa daitezke informazio zehatza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.