Oiartzungo Kuadrillategin bihar arte eman daiteke izena
Lezon eta Pasaian izen-ematea itxita badago ere, Oiartzunen hilaren 27a izango da horretarako azkeneko eguna.
DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzenduta dago Kuadrillategi, euskarazko aisia eskaintza izan dezaten. Berez pasa den ostiralean itxiko zuten izena emateko epea, baina luzatu egingo dute.
Bihar —asteazkena, hilak 27— izango da Kuadrillategin izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, galdetegi bat bete beharko dela jakinarazi dute.
Eskualdeko gainontzeko udalerriei dagokienez, Lezon eta Pasaian izena emateko epea itxita badago ere, Errenteria-Oreretan hilaren 30ean itxiko dute epea.