Zelaia eta Barbadoren aldeko manifestaziorako autobusa antolatu dute
Nazio manifestaziora deitu du Ankerkeriari Stop plataformak larunbatean Gasteizen. Autobusa Errenteria-Oreretatik abiatuko da.
Errenteria-Oreretan Zelaia eta Barbadori elkaratsuna adierazteko egindako elkarretaratzea pasa den astean. Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek jaso duten espetxeratze agindua salatu eta biei elkartasuna adierazteko nazio manifestazioa egingo dute larunbatean. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, 18:30ean abiatuko da protesta Gasteizko Artiumetik.
Oarsoaldean bat egin dute manifestazioarekin eta horren harira, autobusa antolatu dute; 15:00etan irtengon da Errenteria-Oreretako Niessenetik eta txartelak Oiartzungo Kastro tabernan eta Errenteria-Oreretako arkaitza tabernan eros daitezke 10 euroan.
Espetxeratze agindua jaso dutenetik —iraialren 15eko astean jaso zuten— hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko, bestela atxilotzeko agindua martxan jarriko luke Espainiako estatuko auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra betearazteko.
