Udako oporren ondoren, kalera itzuliko da Duintasuna elkartea berriro. Astelehenean, urriak 2, egingo dute protesta 11:00etan hasita.
Gaur goizean aurkeztu dute ikasturtea. Haur txikiak dituzten familiei egokitutako Gurasolagun taldeak ere osatuko dituzte aurten.
21 Aulki zikloaren barruan antolatu dute erakusketa, eta urriaren 5etik 21era izango da ikusgai Oiartzungo Ehuntze Sormen Lantegian.
Emakumeok Mugimendua sakelako telefonoetarako aplikazioa aurkeztu dute gaur goizean herrian.
Malko artean utzi du udala alkate ohiak; aldundian jarraituko du jardun politikoa. Txalo eta besarkada artean esan diote agur batzordekideek.
Lezo eta Donibane artean falta den bidegorri zatiaren proiektua onartu berri du Gipuzkoako Foru aldundiak.
Oiartzungo errebote taldeak Zubieta gainditu du finalerdietan. Luzean taldearen kontra arituko dira urriaren 8an, Villabonan.
Gobernu taldearen jardunaren lehen 100 egunen balorazioa egin du Errenteriako PSE-EEk komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez.
Emakumeak ahalduntzeko eskola feministak aurkezpen ekitaldia egingo du. Aurten lau ardatz izango dituztela aurreratu dute.
Urriaren 7an lehenengo batzar irekia egingo dute, udaletxean. 'Zaintza sistema publiko eta komunitario baterantz!' izango da grebaren aldarria.
Kilometroak jaiaren harira trenen maiztasuna ugarituko du Amara eta Irun-Colon eta Amara eta Zarautz artean.
Igandeko 07:00etarako Erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.
Itsas-hondoaren garbiketa egingo dute Pasaiako uretan. Bertan bildutakoarekin hondakinen erakusketa antolatuko du udalak gero.