Txost, Enrike Abril txapelketako finalerdietara

Oiartzungo errebote taldeak Zubieta gainditu du finalerdietan. Luzean taldearen kontra arituko dira urriaren 8an, Villabonan.

enrike abril 2023 txost final laurdenak Finalerdietara iritsi da Txost [Arg.: Gipuzkoako Pilota Federazioa].

Enrike Abril Errebote Txapelketaren 60. ekitaldiko finalerdiak zehaztuta daude. Pasa den asteburuan jokatu zituzten final laurdenak.

Oiartzungo Txost taldeak txartela lortu zuen Zubietako plazan. Bertako taldeari 13-6 gailendu zitzaion Txost, eta ondorioz, aurrera egin dute.

Beraien arerioa Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldea izango da. Urriaren 8an jokatuko dute, Villabonako Errebote plazan, 10:30ean hasita.

Beste finalerdiari dagokionez, Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) eta Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) taldeek jokatuko dute, egun eta ordu berean, baina Zubietako plazan.

Igande honetan (urriak 1) ziren final-laurdena jokatzekoak Kapito Harri eta Behar Zana taldeak, baina pilotari baten lesioagatik taldea osatu ezinda geratu dira billabonatarrak.

Eguraldiak errespetatzen badu, urriaren 15ean jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.