Bizitza duinen aldeko borroka kalean da berriro

Udako oporren ondoren, kalera itzuliko da Duintasuna elkartea berriro. Astelehenean, urriak 2, egingo dute protesta 11:00etan hasita.

Duintasuna pentsiodunak erretiratuak Dozenaka herritarrek erantzun diote Duintasunaren deiari.

Igandean, urriak 1,  Adinekoen Nazioarteko Eguna izango da. Igandea izanik, astelehenean aldarrikapen bilakatuko dute pentsiodunek egun hori, azken urteetan hileko lehen astelehenero egin dituzten eskakizunak beste behin ere kalera aterata. 11:00etan egingo dute elkarretaratzea Herriko Plazan eta hura amaituta, manifestazioa abiatuko da herriko kaleetan barrena zahartzaro duinen alde.

Asteleheneko protestan zainketa publikoen eredu hurbila, duina eta kalitatezkoa bermatzeko exijituko die Hego Euskal Herriko administrazioei  pentsiodunen mugimenduak, baita laguntza soziosanitarioa jasotzeko eskubide unibertsala eta subjektiboa betearazteko baliabide material, ekonomiko, zein beharrezko pertsonala emateko.

Duintasunak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera asteleheneko manifestazioan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.