Gobernu taldeari "paralisia" egotzi dio PSE-EEk

Gobernu taldearen jardunaren lehen 100 egunen balorazioa egin du Errenteriako PSE-EEk komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez.

PSE-EEren udal taldea. Argazkia: PSE-EE

Gobernu taldearen jardunaren lehen 100 egunen balorazioa egin du Errenteriako PSE-EEk komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez. “Paralisia” egotzi dio alderdi sozialistak EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatutako gobernu talderi, “gobernatzen hasi zirenetik hiru hilabetera paralizatutako udala  eta udalerrirako proiektu zehatzak eta ildo estrategikoak markatuko dituen  agintaldi planik gabe gaude”.

“Ekiteko gaitasun eta estrategia-senik eza” egotzi dizkio Isaac Palencia PSE-EEren bozeramaileak gobernu taldeari, “ez da berria baina ikaragarri kezkatzen gaitu. Udalak anbizioa behar du hobetzeko, eta horretarako potentziala badu”.

Herritarren beharrak entzuteko prest azaldu da Palencia, eta herriaren ongizatea eta garapena erdiesteko “lan nekaezina” egiteko konpromisoa azaldu du. Horren harira, Alberto Muñagorrik berriki zinegotzi kargua hartuta —atzo izan zen hori udalbatzaren osoko bilkuran— alderdi sozialistak talde berritua duela jarri du nabarmen Palenciak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.