Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Mintzalagun bueltan da, berritasunekin

Gaur goizean aurkeztu dute ikasturtea. Haur txikiak dituzten familiei egokitutako Gurasolagun taldeak ere osatuko dituzte aurten.

Goizeko prentsaurrekoko argazkia. Ezker-eskuin: Cuadrado, Gorostidi, Azparren eta Re.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/27

Gaur goizean prentsa agerraldia egin dute 2023-24 ikasturteko Mintzalagun egitasmoa aurkezteko Laura Re Euskara zinegotziak, Patxi Azparren egitasmoaren dinamizatzaileak, Kontsuelo Gorostidi udal euskaltegiko kideak, eta Antton Cuadrado Euskara teknikariak.

Euskal Herriko herri askotan, aspalditik, Mintzalagun, Berbalagun, edo Berriketan izena duten programak garatzen ari dira. Iniziatiba horietan euskara hobetu nahi duten pertsonei doako zerbitzua ematen zaie, astero gidari baten laguntzaz euskara praktika dezaten.

Re zinegotziak aitortu du “alde handia” dagoela pasaitarren euskara ezagutza mailaren eta kale erabileraren artean. Geroz eta pasaitar gehiagok dakite euskara, baina denek ez dute erabiltzeko aukera handirik haien inguruan. Hori errazteko ahaleginean, Mintzalagun egitasmoa berriro abian jarri zen aurreko ikasturtean, eta honetan ere aurrera egingo du saiakerak Pasaiako Udalak eta udalerriko bi euskaltegiek (Udal euskaltegia eta Txirrita AEK) bultzatuta.

Kontsuelo Gorostidik joan den ikasturteko datuen errepasoa egin du: 63 lagun aritu ziren 15 taldetan, Pasaiako lau barrutietan. Horrez gain, antolatutako 8 ekintzetan 100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, eta beste 4 kanpo ekintzetan ere euskaltegiko ikasleekin batera 30 bat bidelagun eta bidelari ibili ziren.

Matrikulazioa
“Pozik gaude egindako lanarekin”, mintzatu da Gorostidi, “baita lanean jarraitzeko gogoz ere”. Mintzalagun egitasmoa herritar guztiei irekia dagoen eskaintza da. Matrikula epea euskaltegietako matrikula kanpainak baldintzatzen duen arren, eskaintza ez da euskaltegietako ikasleentzako bakarrik, edonorentzako baizik.

2023-24ko jarduna urritik ekainera bitarte izango da. Egitasmoa doakoa da, eta matrikula egin daiteke jada. Taldeak astean behin elkartuko dira; gutxienez, ordubetez. Mintzalagunek dinamizatzailearekin harreman iraunkorra izango dute, laguntza jasotzeko, ideiak jasotzeko, solasaldietako gaiak proposatzeko, eta balizko arazoak konpontzen laguntzeko.

Hitzordua leku publikoetan egitea lehenetsiko da: kalean, tabernetan, elkarteetan… saiakera ikusgarria izan dadin eta kale erabileran eragina izan dezan ere badirelako horren helburu.

Aurten Mintzalagun egitasmoaren barruan berrikuntza bat txertatu dute: Gurasolagun. Talde horiek berezitasunak izango dituzte, izan ere, ume txikiak dituzten gurasoak izateaz gain, umeekin batera ekintzak egiteko aukera ere aurreikusi baitute antolatzaileek.

Patxi Azparren dinamizatzaileak xehetasun gehiago eman ditu ondoko bideoan:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.