Gobernu taldeari "paralisia" egotzi dio PSE-EEk
Gobernu taldearen jardunaren lehen 100 egunen balorazioa egin du Errenteriako PSE-EEk komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez.
Gobernu taldearen jardunaren lehen 100 egunen balorazioa egin du Errenteriako PSE-EEk komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez. “Paralisia” egotzi dio alderdi sozialistak EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatutako gobernu talderi, “gobernatzen hasi zirenetik hiru hilabetera paralizatutako udala eta udalerrirako proiektu zehatzak eta ildo estrategikoak markatuko dituen agintaldi planik gabe gaude”.
“Ekiteko gaitasun eta estrategia-senik eza” egotzi dizkio Isaac Palencia PSE-EEren bozeramaileak gobernu taldeari, “ez da berria baina ikaragarri kezkatzen gaitu. Udalak anbizioa behar du hobetzeko, eta horretarako potentziala badu”.
Herritarren beharrak entzuteko prest azaldu da Palencia, eta herriaren ongizatea eta garapena erdiesteko “lan nekaezina” egiteko konpromisoa azaldu du. Horren harira, Alberto Muñagorrik berriki zinegotzi kargua hartuta —atzo izan zen hori udalbatzaren osoko bilkuran— alderdi sozialistak talde berritua duela jarri du nabarmen Palenciak.