Kilometroak 23 jaiaren harira, trafiko aldaketak
Igandeko 07:00etarako Erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.
Igandean egingo du kilometroak 23k jai nagusia Errenteria-Oreretan. Hori dela eta, hainbat trafiko aldaketa izango dira udalerrian eta kontuan hartzeko eskatu dute. Hala, 08:00etatik 22:00etara trafikoarentzat moztuta egongo dira Maria Lezo eta Andoni Korta bidegurutzea, Nafarroa etorbidea Galizia eta Santa Klara biribilgunearen artean, Biteri eta Joan de Olazabal bidegurutzea, eta Lezoko zubia. Altamirako biribilgunea ere mozketa egingo dute ordutegi berean eta ezingo da bertatik herrira sartu.
Gainera, igandeko 07:00etarako Erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.
Gomendioa egin du Errenteriako Udalak igandean Kilometroak Egunera garraio publikoan bertaratzeko, Euskotren, Lurraldebus edo Renfe erabilita. Autobusak Diputazio plazako geltokian egingo dituzte geldialdiak, eta Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera utziko dituzte.
Autobus lineak, E01 eta E02 indartu egingo dituzte, eta E06ak zerbitzua emango du egun horretan Garberara sartu gabe.
Renfen mozketak
Renfeko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua. mozketak egingo ditu urriaren 1ean eta beraz, Kilometroak Egunera etortzeko Andoain-Lezo/Errenteria eta Lezo/Errenteria-Andoain artean baino ez du zerbitzurik emango.
Garraio publikoaz etorri ezin dutenentzat bi aparkaleku nagusi jarriko dituzte, antolatzaileek kudeatuta: Pasaiako Portua eta Txirrita Maleo industrialdea.