Emakumeok Mugimenduan, Lezon
Emakumeok Mugimendua sakelako telefonoetarako aplikazioa aurkeztu dute gaur goizean herrian.
Emakumeok Mugimenduan sakelako telefonoetarako aplikazioa (app) aurkeztu dute gaur Lezon. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez abiatutako Emakumea eta Kirola egitasmoaren barruan ulertu behar da aplikazioaren sorrera. 2021ean aktibatu zuen doru erakundeak egitasmo hori. “Emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko iniziatiba da Emakumea eta Kirola. Honen barruan dinamikak eta ekimenak sustatu, programatu eta bistaratu dira; baita baliabideak sortu emakumeek hauen berri izan edo bila ditzaten”.
Aplikazioa emakumeen aktibotasuna bistaratzeko eta garatzen laguntzeko tresna da. Norberaren aktibotasuna erregistratzeko aukera ematen du, aktibotasuna sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu (jarduera bilatzailea), istorio inspiratzaileak jasotzen ditu, eta bestelako edukiak ere eskura daitezke bertatik. Doako tresna da. Klik egin hemen aplikazioa jaitsi eta sakelako telefonoan instalatzeko.
App-a gaur Lezon aurkeztea ez da kasualitatea izan. Izan ere, Kirolaren Astearen barruko hainbat jarduera egiten ari dira herrian, eta gainera, Muittu Lezo estrategiaren barruko jarduera iraunkor gehienak aste honetan bertan hasi dira, edo hasiko dira.
Aplikazioaren gaineko informazio gehiago izateko bi bide daude. Lehena Gipuzkoako Foru Aldundiaren iturria da; bestea Lezoko Kitol Orientazio Zerbutziko arduradunarena (Maddi Market) 674 17 16 81 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz.