Odola ematera deitu du Lau Haizetarak
Odola emateko saioa asteartean egingo dute, urriaren 3an, Merkatuzarren. Hitzordua hartu behar da aurretik.
Odola emateko saioa egingo du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak datorren asteartean, urriak 3. Merkatuzarren izango da, 17:00etatik 20:30era.
Odola eman nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute aurrez, horretarako 688 76 53 98 edo 600 22 49 50 telefono zenbakietara deituta.
