Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea lortzea, ikasleen erronka
Pasa den ikasturtean landutakoari jarraipena emanez, energia eskuragarria eta ez kutsatzailea sortzeko plana diseinatuko dute ikasleek, Agenda 2030 barruan.
Oiartzungo ikastetxeetako ikasleek diagnosia egin zuten pasa den ikasturtean, eta aurten diagnosi hori mamitzen jarraituko dute.
Energia eskuragarria eta ez ez kutsatzailea sortzeko plana diseinatuko dute. Bertan, herriko egoera hobetzeko proposamenekin esku-hartzeak jasoko dituzte.
Eskolako Agenda 2030 programaren barruan gauzatuko diren ekintzekin adin guztietako ikasleak ahalduntzea, eragile aktiboak izatea eta sarean lan egitea lortu nahi da.
Ikasturte amaieran aurrera eramandako ekintza eta proiektuak aurkeztuko dizkiete ikasleek udal ordezkariei. Oiartzungo Udalak ere martxan jarri litezkeen hobekuntza proposamenak egingo dizkiete.
Oiartzungo ikastetxeetako (Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute lanketa horretan.