Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskal nazio askapen mugimenduarekiko konpromisoa berretsi du Sortuk

Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak fusilatu zituztela 48 urte bete ziren atzo. Data gogoan hartuta Txiki eta Otaegi oroitu zituen Sortuk Foru Plazan egindako ekitaldian.

Irailaren 27aren harira ekitaldia egin du Sortuk. Argazkia: Sortu
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2023/09/28

Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak fusilatu zituztela 48 urte bete ziren atzo. Haiekin batera fusilatu zituen erregimen frankistak FRAPeko Ramon Garcia Sanz, Xose Humberto Garcia Baena, eta Jose Luis Sanchez Bravo.

Data gogoan hartuta Txiki eta Otaegi oroitu zituen Sortuk Foru Plazan egindako ekitaldian: “Haiek bezalaxe, herri honen askatasunaren eta mundu justuago baten aldeko borrokan engaiatu diren guztiak oroitzeko gaude hemen, baina batez ere, euskal nazio askapen mugimenduarekiko eta askapen borrokarekiko gure konpromisoa berresteko. Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa berresteko”.

Txiki eta Otaegi fusilatuta Francoren erregimenak Euskal Herriaren nahia itotzea zuela helburu nabarmen jarri zuen Sortuk atzoko ekitaldian, “ez zuten lortu. Guk 48 urte geroago, Euskal herriaren askatasunaren aldeko borrokan engaiatuta segitzen dugu”.

Egungo egoera politikoaren irakurketa egin zuen gainera Sortuk. Haren ustetan perspektiba berri bat irekitzen ari da nazio askapen prozesua azkartzeko, iragan kurtso politikoa emankorra izan delako ezkerreko independentismoarentzat: “Aukera ireki dugu euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen egoerari behin betiko konponbidea emateko, gatazka politikoaren gaineko eztabaida lehen lerrora ekartzeko, eta ezkerreko subiranistok esku eskura dugu hazten jarraitzeko eta lehen indarra bilakatzeko aukera”.

Euskal Errepublika ortzi-mugan, “oinarrizko kanpamendua gorago jartzeko aukera” esku-eskura dakusa Sortuk, “aitortza politikoan, burujabetzan,  euskal lurraldeen arteko artikulazioan eta nazio eraikuntzan jauzia egiteko”. Horretarako, herri interesak lehenetsi beharra jarri du lehen lerroan, “herri akordio zabalak josiz, eta bulkada sozial indartsu bat eraikiz”.

Abuztuan zendu zen Graxi Etxebehere Ortzaizeko bake artisauaren hitzak ekarri zituen Sortuk gogora ekitaldia bukatzeko: “Bakotxa da kutxa hunen aberastasunik handiena. Zendako? Zin egin baitiogu Euskal Herriari bere lekua munduan eta geroan finkatuko diogula. Aitzina, jo aitzina. Aurrera, lagunak aurrera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.