Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zerga eta tasak 1,5 puntu igotzea onartu dute plenoan

2024ko Zergen Ordenantza onartu dute. KPI baino txikiagoa izango da igoera, udalak gehiago ez igotzeko "esfortzua" eginda.

oiartzun plenoa iraila 2023 kronika Zinegotzi guztiak izan ziren atzoko plenoan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/09/28

2024ko Zergen Ordenantza onartu zuten, atzo arratsean, ikasturteko lehen plenoan. Salbuespen batzuk kenduta, %1,5eko igoera izango da zerga eta petxa gehienetan.

Joana Mendiburu alkateak azaldu zuen igoeraren zergatia. Igoera hori ezartzeko irizpidea da aurreko urteetan kopuru bera aplikatu izan dela. “Iruditzen zaigu Oiartzungo familiek bestelako igoerak ere pairatzen dituztela, eta zergen igoera horrekin nahikoa dela”, azaldu zuen.

EAJk kontrako botoa eman zuen. Janire Mitxelena eledunaren esanetan, zergak “izozteko” garaia da, nahiz eta beraien “behin-betiko jarrera” ez den. Herritarrei “arnas eman” behar zaiela uste du Mitxelenak, eta inflazioa handitzen joango den arriskua dagoela esan zuen.

Gehitu zuenez, igoera “arrazoitu gabea” da, eta zeren arabera kalkulatu den azaltzeko eskatu zion udal gobernu taldeari.

Mendiburuk erantzun zionez, KPI baino baxuagoa izango da igoera, eta udalak ahalegina egin duela eta egingo duela igoera handiegia izan ez dadin. “Oraingo KPI %2,6en dago. Udalaren galera handiegia izan ez dadin igotzen dira zergak. Aurreko urteetan ahalegin handiago bat egin izan da. Oreka bilatu nahi izan dugu familien gastua ez handitzeko, eta udalaren gastuari eusteko”.

EH Bilduren aldeko botoekin atera zen aurrera ordenantza berria.

Gainontzeko puntuak

Gainontzeko puntuetan ez zen aparteko ezer gertatu. Kirol Sailaren planean aldaketa bat onartu zuten, ibilbidea hasi berri duen Katuxulo eskalada taldea diruz laguntzeko.

Gainera, menpekotasuna duten pertsonen laguntzaileek garraio publikoa doakoa izateko bozketa aho batez onartu zuten. Gipuzkoako garraio partzuergoko kide diren udalerri guztiek onartu behar dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.