Urrian ere ez dira txistu doinuak faltako

Dianak Agustinak, Iztieta, Olibet, Ugarritze eta Beraunen egingo ditu Udal Txistulari Taldeak.

Igandero hutsik egin gabe egiten dute diana txistulariek.

Udal Txistulari taldeak emanaldiak egingo ditu urrian ere. Igandero eskainiko ditu dianak urriaren 8tik 22ra, eta urriaren 29an berriz, kontzertua egingo du Herriko Plazan.

Urriaren 8an Agustinak auzoan arituko da taldea, 15ean Iztieta, Olibet eta Ugarritzen; eta 22an, berriz, Beraun auzoan. Dianak, 09:00etan hasiko ditu.

Urriaren 29an, berriz, ohiko kontzertua eskainiko du Herriko Plazan 12:30ean hasita; eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupetan egingo dute emanaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.