Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzun Nafarroako Erresumara bueltatuko da

Erdi Aroko Jardunaldiak egiten ari dira. Bihar izango da ekitaldi nagusia, azokarekin. Artisauen postuak, haurrentzako jolasak, musika... eta ezpata-borrokak izango dira, besteak beste.

oiartzun erdi aroko azoka ekaitz zabalza Ekaitz Zabalza, antolatzaileetako bat, aurtengo kartel iragarlearekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/09/29

Bihar Oiartzun Nafarroako Erresumara itzuliko da. Modu sinbolikoan izango da, bai, baina testuingurua moldatuko dute 1366. urtearekin ahalik eta antzik handiena izan dezan.

Estreinakoz, Erdi Aroko Jardunaldiak egiten ari dira. Duela zazpi mende eta erdi sinatutako Libourneko Ituna ospatuko dute ekitaldi horretan. Festa giroa eta historiaren dibulgazioa uztartuko dituzte bihar.

Ekaitz Zabalza antolakuntzan ibili den taldeko kideak azaldu duenez, Erdi Aroko azoken ohiko kontzeptuari buelta eman diote: «Erdi Aroko azokak, normalean, enpresa pribatuek antolatzen dituzte; postuak jartzen dituztenei kobratu egiten diete. Gure asmoa zen guztiz herrikoia izatea, bai antolakuntzan baita parte hartzen dutenena ere».

Oiartzuarrak izango dira postua jarriko duten 29 sortzaileen gehiengoa, baita egunean zehar egingo diren ekitaldietan parte hartuko dutenetako asko ere.

Udaberrian hasi ziren ideiarekin bueltaka, eta udan etena egin ondoren, zirt edo zart egin behar izan zuten abuztu bukaeran, Zabalzak jakinarazi duenez: aurrera. Hilabete eskaseko epean antolatu dute azoka, eta oiartzuar asko engaiatu dira Erdi Aroko azokaren bueltan, dena ongi ateratzeko asmoarekin.

Done Eztebe plazan jarriko dute azoka, goizean zehar, eta Zimitiyuan Txikien Erresuma, haurrentzako jolasekin. Garai hari egokitutako jolasak izango dira: armarriak egiteko eskulan-tailerrak jarriko dituzte, uztaiak lantzekin hartzekoa…

Libourneko Itunean oinarritutako pregoia irakurriko dute 11:00etan, figuranteek lagunduta. 12:00etan, Lur Korta ipuin kontalariak paseoa emango du haurrekin, eta ondoren sorpresa pare bat izango dira. Goiz osoan zehar Soinueneko musikariak ibiliko dira gora eta behera, kaleak alaitzen.

Arratsalderako, Nafarroako errege-erreginei harrera egingo diete, Olarri dantza taldeak eta Lartaun abesbatzak girotuta (17:00etan). Herritarrak arituko dira aktore lanetan. Bukatzean, ezpata-borroken txanda izango da, eta Doike taldearen erromeriarekin bukatuko dira eguneko ekitaldiak.

Zer da Libourneko Ituna?
Zabalzak duela pare bat urte inguru izan zuen Libourneko Itunaren berri, eta zer adostu zuten azaldu du: «Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko Gerran, batak zein besteak aliatuak bilatu zituen.

Nafarroako Erresuma Frantziarekin gaizki moldatzen zenez, Ingalaterraren aliatua bilakatu zen. Horrez gain, Gaztelan gerra zibil bat piztu zen. Erregea tronutik bota zuen bere sasiko anaiak, eta Ingalaterrara jo zuen. Nafarroarengana jo zuen, haren laguntzaren bila, eta koroatutako errege berriak Frantziaren laguntza jaso zuen».

Testuinguru horretan, kanporatutako erregeak Nafarroari hitz eman zion 1200an konkistatutako lur batzuk bueltatuko zizkiola, eta 1366an sinatu zen hori Libournen, Bordeletik 40 bat kilometrora. «Kuriosoa da», ñabardura egin du Zabalzak, «itzulketa kontzeptua agertzen dela. Alegia, onartu eta aitortzen zen herri horiek Nafarroa izan zirela, eta kendu egin zitzaizkiola».

Egun Frantziako Estatuan dagoen hiri horretatik 300 bat kilometrora badago ere, Oiartzunek zerikustekoa du Libournerekin: itun horretan agertzen da bere izena, konkistatutako lurralde bezala. Aiero Huarte garai hartan herriko jauntxo zenak zerikusiren bat izan zuen akordioa sinatzeko negoziazioetan.

Itunak zazpi urteko ibilbide malkartsua izan zuen. «Gaztelako errege zilegia zenak ez zuen hitza bete ez Nafarroarekin ezta Ingalaterrarekin ere: agindutako lurraldeak ez zituen itzuli, ezta hitz emandako dirua ordaindu ere», azaldu du Zabalzak.

Bitartean, Gaztelan gerra zibila aurrera zihoanez, Nafarroako erregea «bere kabuz» hasi zen lurralde horiek berreskuratzen, giro ezegonkorra aprobetxatu nahian. Gipuzkoako jauntxoekin negoziatu zuten. «Tartean zen Aiero Huarte oiartzuarra», zehaztu du.

«1369an hil zuten Gaztelako erregea, eta errege berria, berez etsaia zena, berriro hasi zen konkistatzen Nafarroak berbatutakoa. 1371. urtean Gasteiz eta beste hainbat toki neutro bezala geratu ziren, kanpoko esku hartze baten zain».

Esku hartze hori Elizak egin zuen, eta Libournen zedarritutako muga berriek balio ez zutela ebatzi zuten. «Garrantzitsua da konkistatik mende eta erdira oraindik Gipuzkoan-eta bazela jendea Nafarroarekiko atxikimendu sentimendua zuena».

Gertaera historiko hura azalduko dituzten panelak jarriko dituzte bihar plazan, garaiko banderez gain. «Helburua da urtero Oiartzunekin zerikusia duen gertakari bat hautatzea, eta haren inguruan ekitaldiak egitea».

Egitaraua

  • 10:00etatik 14:00etara:
    • Ekoizle eta artisauen azoka.
    • Txikien Erresuma, Zimitiyuan: jolasak eta eskulanak.
    • Soinueneko Xirolarru Taldea, biolin jotzaileak, ezpata borrokak, malabarrak…
  • 10:00etan: Diana, Oidultzekin, plaza inguruan.
  • 11:00etan: Pregoia, udaletxearen aurrean, Libourneko Itunaren sinaduraren berri emateko eta udaletxetik Nafarroako bandera zintzilikatzeko.
  • 12:00etan: Lur Korta ipuin-kontalaria, erraldoiek lagunduta, Txikien Erresumatik abiatuta.
  • 17:00etan: Erregeei harrera, Lartaun abesbatza eta Olarri dantza taldearen eskutik.
  • 18:00etan: Ezpata borroken erakustaldia, Ignota Arma Aretoarekin.
  • 19:00etan: Erromeria, Doike musika taldearekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.