[Argazkiak] 1366. urtera itzuli da Oiartzun
Dozenaka lagun gerturatu dira Erdi Aroko lehen ekitaldira, denetik izan da. Egun batez, garai hartako Nafarroako Erresumara itzuli dira oiartzuarrak.
Nafarroako Erresumara itzuli da Oiartzun gaur, 1366ra hain zuzen. Izan ere, Erdi Aroko Jardunaldien barruko ekitaldi nagusia egiten ari dira, eta garai hartako itxura eman diote Done Ezte plaza eta inguruari, ederki apaindu dute. Artisauen azoka, haurrentzako jolasak, musika, ezpata-borrokak… Denetik izaten ari da lehen edizio honetan. Oiartzuarrek primeran erantzun diote antolatzaileen deiari, lehen ordutik dozenaka lagun gerturatu baitira. 11:00etan pregoia egin dute, eta Nafarroako bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian.
Luze joko du gaurko egunak. Hona egitarau osoa:
- 10:00etatik 14:00etara:
- Ekoizle eta artisauen azoka.
- Txikien Erresuma, Zimitiyuan: jolasak eta eskulanak.
- Soinueneko Xirolarru Taldea, biolin jotzaileak, ezpata borrokak, malabarrak…
- 10:00etan: Diana, Oidultzekin, plaza inguruan.
- 11:00etan: Pregoia, udaletxearen aurrean, Libourneko Itunaren sinaduraren berri emateko eta udaletxetik Nafarroako bandera zintzilikatzeko.
- 12:00etan: Lur Korta ipuin-kontalaria, erraldoiek lagunduta, Txikien Erresumatik abiatuta.
- 17:00etan: Erregeei harrera, Lartaun abesbatza eta Olarri dantza taldearen eskutik.
- 18:00etan: Ezpata borroken erakustaldia, Ignota Arma Aretoarekin.
- 19:00etan: Erromeria, Doike musika taldearekin.
Gaurko egunaren gaineko erreportajea egin berri du HITZAk, informazio eta xehetasun gehiagorekin. Hemen irakur daiteke.
Eta hemen behean, HITZAk goizean bildu dituen irudiak: