[Argazkiak] Erriola porturatzeko, dena prest
Biharko Kilometroetarako koloretsu jarri da herria, lau gune nagusiak ederki apainduta esnatuko dira bihar. Azken ukituak egiteko eguna izaten ari da gaurkoa.
Festa usaina da nagusi jada Errenteria-Oreretan, Kilometroak jaialdirako koloretsu jartzen ari da herria, lau gune nagusiak ederki apainduta esnatuko dira bihar. Horretarako gogor ari baita lanean Orereta Ikastola, azken ukituak egiteko eguna izaten ari da gaurkoa. Dozenaka irakasle, ikasle, guraso, ikasle ohi eta boluntarioek izerdia bota dute gaur ere, biharkoa biribila izan dadin.
Haur, gazte, guraso… Denek izango dute zerekin gozatu bihar Errenteria-Oreretan, egitarau oparo bezain anitza prestatu baitute. Lau gune nagusitan izango da zer egin, entzun, ikusi, jan, edan eta gozatu.
Ondorengo lau gune nagusitan izango da festa, herriaren iragan industrialarekin eta errioarekin lotutakoak: Galletera (Gernika Plaza), Lino (Agirre Lehendakariaren plaza, Herriko Plaza eta Patxiku zelaia), Esmalteria (Koldo Mitxelena plaza, Alhondiga eta Foru plaza) eta Errioa (Iztieta pasealekua eta Panier).
Herritik kanpo bizi direnentzako, ohar pare bat. Batetik, Lurraldebusek errefortzu eta zerbitzu bereziak jarri ditu biharko (kontsultatu hemen), eta goizetik zenbait trafiko aldaketa izango direla iragarri du udalak (kontsultatu lotura honetan).
Lotura honetan biharko egitarau osoa kontsulta daiteke.
Lotura honetan biharko egitarau osoa kontsulta daiteke.