'Erriola' abestiarekin itxi dute eguna askok eta askok Esmalterian. Arratsaldeko giroa goizekoa bezain girotsua izan da.
Bazkalordua geroratzea erabaki du batek baino gehiagok, sabeleko hutsunea ez sentitzeko adina eskaintza baitzegoen eguerdian herrian.
Ekitaldi ibiltariak elkarlan sarea osatu du Lekuona eta Emakumeen Etxearen artean. Amak ardatz, "erraldoia" izan da goizeko elkarlana.
Jarduerak 11:00etan hasi badira ere, herriko txokoak 10:00etarako betetzen hasiak ziren.