Beraungo estadioa arratsaldez ere zabalik izango da
Behobia-Donostia proba prestatzeko aukerak zabaldu aldera hartu du erabakia udalak. Astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00etara izango da zabalik.
Azaroko bigarren igandean izango da Behobia Donostia lasterketa. Horri begira, eta lasterketan parte hartuko dutenei entrenamenduetarako espazioa errazte aldera, Errenteriako Udalak, Mikel Odriozola Estadioko atletismo pista arratsaldez erabiltzeko aukera eskainiko die.
Normalean 09:00etatik 16:00etara dago pistarako sarbide librea, orain berriz, ordutegi horri arratsaldekoa gaineratu dio, eta nahi duenak 19:00etatik 20:00etara ere izango du bertaratu eta entrenatzeko aukera kirol ingurune seguru batean.
Sarbidea pistetara ematen duen estadioaren alboko atetik izango da. Instalazioa erabiltzen duten gainerako kirolarien eta kluben jarduerak errespetatu beharko da, eta ez da izango aldageletan sartzerik.