Oiartzungo Feministen Asanbladak jakinarazi duenez, indarkeria matxista kasua izan da. Elkarretaratzea, bihar, plazan.
Hogei ikastolatako 280 ikaslek Erronkan hartu dute parte, Kilometroak festaren barruan. Legazpiko Haztegi ikastolakoek bildu dituzte puntu gehien.
Lezoko I. Antzerki Laburren Lehiaketaren festa egingo dute larunbatean. Aurrez aurreko talentua zuzenean bozkatuko dute ikusleek.
Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, "gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko".
Hilaren 10era arte da zabalik ikastaroan izena emateko epea. Aurreratutako 200 euroak bueltatuko dizkiete titulua eskuratzen duten pasaitarrei.
Kilometroak 23 Jaiaren lehen balorazioa egin dute Kilometroak-ek, Orereta Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak. Asebete eta "pozik" daude atzoko jai handiak zein horretara heltzeko bideak eman duenarekin.
Azaroaren 4an Bilbon egingo dute manifestaziorako prestaketa lanekin hasiko dira, hilaren 5eko arratsaldean, Landetxen.
Hilaren 27an joango dira Lezoko erretiratuak Elizondoko feria ezagutzera. Urri eta azaroko olinpiadak ere aurrera doaz.
Behobia-Donostia proba prestatzeko aukerak zabaldu aldera hartu du erabakia udalak. Astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00etara izango da zabalik.
Papineko Gazteriak eta udalak elkarlanean antolaturiko proiekzioan 'Irati' filma emango dute. Papinek bokatak erosiko ditu ikusleentzat.
Bilerara deitu du Neguko solstizio-San Tomas Eguneko batzordeak ostiralerako 19:00etan Merkatuzarren. Herritarrak parte hartzera deitu ditu.
VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen kariaz, Luis Barriosek konferentzia eman eta tailerra egingo dute gero.
OKEko bi futbol talde nagusiek etxean jokatu dute, eta emaitza berarekin irabazi: 1-0. Areto futbolekoek ere emaitza bera lortu dute.
Udako geldialdiaren ostean plazara itzuliko dira igandean Herriko Plaza dantzaz betetzeko. Hitzordua, 12:00etan.
Erronkak eta aukerak izango dituzte aztergai Juan Goristidi Berrondoren hitzaldira gerturatzen direnek.
Iazko datuekin alderatuta, bisitarien kopurua %30 hazi da. Jatorriari dagokionez, oiartzuarrak izan dira gehienak, bertako ekitaldietan parte hartzeko.