Euskararen aldeko manifestazioa prestatzeko bilera, ostegunean

Azaroaren 4an Bilbon egingo dute manifestaziorako prestaketa lanekin hasiko dira, hilaren 5eko arratsaldean, Landetxen.

euskalgintza Euskalgintzako eragileek aurreko astelehenean egin zuten agerraldia [Arg.: @kontseilua].

Euskalgintzako eragileak biltzen dituen Kontseiluak deituta, manifestazioa deitu dute azaroaren 4rako. “Euskararen kontrako oldarraldi judizialaren” aurka egingo dute mobilizazioa.

Herri mailako prestaketa lanak hasiko dituzte Oiartzunen. Datorren ostegunean —hilak 5— geratu dira horretarako, Landetxe eraikineko bigarren solairuan.

Hitzordua arratsaldean jarri dute, 19:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.