Bart gaueko eraso matxista salatzera deitu dute

Oiartzungo Feministen Asanbladak jakinarazi duenez, indarkeria matxista kasua izan da. Elkarretaratzea, bihar, plazan.

Oiartzungo Feministen Asanbladak jakinarazi duenez, indarkeria matxista kasua izan zen bart gauean.

Eraso hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du bihar —urriak 3, asteartea— arratsalderako. Mobilizazioa 18:30ean izango da, Done Eztebe plazan.

Indarkeria matxistarekin “nazkatuta” daudela adieraziko dute, eta “aski” dela aldarrikatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.