Desagertuta zegoen 76 urteko gizona aurkitu dute
Errenteria-Oreretako Pontika inguruan desagerturiko bizilaguna bizirik topatu dutela jakinarazi dute Larrialdi zerbitzuek.
Errenteria-Oreretan desagerturiko 76 urteko gizonezkoa bizirik topatu dute gaur goizean. Hala iragarri dute Larrialdi zerbitzuek, eta ohartarazi dute garrantzitsua dela, oraindik aurrera, desagerpenaren abisuaren arrastoak Internetetik desagerrarazten ahalegintzea.
Atzo Pontika eta Zamalbideko ikastolaren arteko tramuan desagertu zen Pasaiako bizilaguna, eta familiak eman zuen gertaeraren berri. Larrialdi zerbitzuek bilaketa unitatea jarri zuten martxan orduan, eta ohartarazi dute hori eten dutela dagoeneko, gizona gaur goizean zehar antzeman baitute. Haren egoerari buruzko informaziorik ez dute eman, baina jakinarazi dute bizirik zegoela.
