Hondamendi ekologikoa hizpide Gaztañoko auzo lokalean
Erronkak eta aukerak izango dituzte aztergai Juan Goristidi Berrondoren hitzaldira gerturatzen direnek.
Gaztañoko auzo lokalak antolatutako hitzaldi dinamikaren barruan, solasaldia izango da ostiralean. Hondamendi ekologikoa erronkak eta aukerak aukeratu dute oraingoan. Juan Gorostidi Berrondo izango da hizlaria.
Idazlea da Gorostidi eta Jauzi Ekosoziala-Euskal Herria Bizirik plataformako kidea, besteak beste. Taiji Juanko irakaslea da, eta Gaztañon bost urte darama auzoko taldea gidatzen eta ikastaroak ematen.
Hitzaldi solasaldia ostiralean izango da, hilak 6, Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.