Kaleko zinema eta afaria doan, igande honetan, Antxon
Papineko Gazteriak eta udalak elkarlanean antolaturiko proiekzioan 'Irati' filma emango dute. Papinek bokatak erosiko ditu ikusleentzat.
Papineko Gazteria talde antxotarrak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, kaleko zinema saioa antolatu du datorren iganderako. Irati filma emango dute Biteri plazan (euria egingo balu, Kultur Etxean), 20:00etatik aurrera.
Emanaldia doakoa izango da, baina hori bakarrik ez: etxera afalduta joan nahi dutenei bokatak erosiko dizkiete Papineko gazteek. Pelikula 20:00etan hasiko denez, eskatu dute afaria nahi duena 19:30etik 19:45era bitarte hurbil dadila plazara, hori erreserbatzera. Herriko taberna batek egingo ditu ogitartekoak unean bertan, eta antolatzaileek eramango diete eskaria ikusleei pelikulan zehar.
Zalantzarik duena Papineko Gazteriarekin jar daiteke harremanetan sare sozialen bitartez (Instagram eta Facebook).