Muxikoak dantzatuko dituzte Herriko Plazan
Udako geldialdiaren ostean plazara itzuliko dira igandean Herriko Plaza dantzaz betetzeko. Hitzordua, 12:00etan.
Udako geldialdiaren ostean plazara itzuliko dira igandean Herriko Plaza dantzaz betetzeko. Hileko bigarren igandero egiten dute zita Beti Prest elkartearen eskutik, eta honetan ere, hala egingo dute muxikoak dantzatzeko.
12:00etan bilduko dira Herriko Plazara dantzara —euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian—. Herritarrak parte hartzera deitu ditu Beti Prest Dantza Taldeak: “Giro ederrean dantzaz gozatzeko aukera izango da”.