Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Pasaitarrek doan eskuratu ahalko dute begirale titulua

Hilaren 10era arte da zabalik ikastaroan izena emateko epea. Aurreratutako 200 euroak bueltatuko dizkiete titulua eskuratzen duten pasaitarrei.

Udalekuetan lanean aritu ahalko dira titulua eskuratzen dutenak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/10/02

Pasaiako Udalak aisialdiko begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Pasaiako gazteei. Ikastaroa Hezten elkarteak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologaturikoa.

Interesdunek, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte, baina 2023-2024 ikasturtean 18 urte beteko dituztenak ere onartuko dituzte; alegia, 2005ean eta 2006an jaiotakoak. Saioak euskara hutsean emango dituzte, eta orotara 150 ordu teoriko eta 160 praktiko izango dira. Horiek egindakoan, memoria bat gauzatu beharko dute ikasleek titulua eskuratzeko.

Baldintzak eta informazio gehiago
Gutxieneko hizkuntza gaitasuna eskatuko diete ikasleei ikastaroa egin ahal izateko. Alegia, klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izan beharko dute. Heztenek gaitasun hori ote duten garbi ez badu, elkarrizketa bat egingo zaie gazteei Euskara Zerbitzuan, gutxieneko gaitasun hori dutela egiaztatzeko.

Pasaitarrentzat dohainik izango da ikastaroa; baita pasaitar ez izan arren, bertako elkarteren edo udal zerbitzuren bateko kide direnenek ere ez dute ordaindu beharko. Hala ere, izena ematearekin batera 200 euro aurreratu beharko dituzte ikasleek, eta kopuru hori itzuliko zaie egiaztatzen bada saioetara agertu direla (ezingo da arrazoitu gabe 24 ordu baino gehiago huts egin) eta praktiken %60 Pasaian egin dutela. Gainerakoentzat, matrikula 465 eurokoa izango da.

Ikastaroan izena emateko epea hilaren 10era arte izango da zabalik. Matrikula Heztenen webgunearen bidez egin beharko da, eta ohartarazi dute taldea sortu ahal izateko gutxienez 14 eta gehienez 25 ikasle izan beharko direla. Azken kopuru hori baino gehiagok izena emango balute, lehentasuna izango dute Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzuetako kideek. Informazio gehiagorako, deitu 943 27 00 33 zenbakira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.