Oiartzuarrak dituzten taldeak, bote luzeko finalerdietara
Gipuzkoa Bat konbinatuak asteburuko partida irabazi du, eta hurrengo faserako txartela lortu dute. Gipuzkoako Bi ere, aurrera.
Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketaren ligaxka faseko partidak pasa den asteburuan bukatu ziren. Gipuzkoa Batek Iparralde Bat taldearen kontra jokatu zuen, eta 3-8 irabazi zuen.
Modu horretan, finalerdietarako txartela lortu dute. Gipuzkoa Bat taldean Oiartzungo Txost pilota elkarteko bost kidek jokatzen dute, eta Villabonako Bear Zana taldeko beste bik.
Gipuzkoa Bik ere aurrera egin du. Talde hori osatzen dute Oiarpeko sei kirolarik eta Errenteria-Oreretako EPLEko beste batek.
Gipuzkoako taldeen arerioak Bizkaia Bat eta Bizkaia Bi izango dira.
Finalerdiak Oiartzungo Beheko Plazan jokatuko direla iragarri dute.