Euskara ongi ulertzen ez duten gurasoentzako hitzaldia, hilaren 10ean
Kike Amonarrizekin solasaldia izango dute, Ttur-tturrek antolatutako ekitaldian. Seme-alabak laguntzeko gakoak emango dizkie gurasoei.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Elkarteak hitzaldia antolatu du hilaren 10erako. Euskaraz moldatzen ez diren gurasoei zuzenduta dago.
Si no sé euskara, ¿cómo puedo ayudar a mis hijas/os? izena du hitzaldiak. Kike Amonarriz soziolinguista eta telebistako aurkezleak emango du hitzaldi hori, gurasoei seme-alabak laguntzeko gako batzuk emanez.
Hitzaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, datorren asteko asteartean —hilak 10—. 17:30ean hasiko da.