Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugimendu feminista: "Etxe eta kale seguruak behar ditugu"

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute, indarkeria matxista kasua salatzeko. "Bizitza bizigarriak" aldarrikatu dituzte.

elkarretaratzea indarkeria matxista oiartzun urria 2023 Igande eta astelehen artean izan zen indarkeria matxista kasua salatu zuten atzo.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/04

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Done Eztebe plazan. Herrian igandetik astelehenerako gauean izan zen indarkeria matxista kasua salatzera atera ziren kalera.

Haserre eta minduta daudela adierazi nahi izan zuten. Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi zioten senideari, baita haren senide eta lagunei ere.

Indarkeria matxista salatu dute: “Iraintzen gaituzte, mespretxatzen gaituzte, jotzen gaituzte, hiltzen gaituzte. Iraindu, mespretxatu, jo, hil. Gaituzte. Gaituzue. Nazkatuta gaude. Nazkatuta gaude, behin eta berriro bizitza bizigarria nahi dugula esateaz, bizi nahi dugula esateaz eta aske bizi nahi dugula oihukatzeaz”.

Emakumeak “momentu oro” zapalduak direla gaineratu zuten, eta indarkeriak ez duela etenik izango matxismoarekin bukatu arte. “Sistema biolento batean bizi gara bai emakumeok, baita heteroarauan sartzen ez diren gorputzak ere. Haien bakeak gure guda izaten jarraitzen du oraindik”, zehaztu zuten.

“Feminismotik eragin behar dugu”

Elkarretaratzean egin zuten irakurketarekin jarraituz, gogorarazi zuten indarkeria matxista etxe barruan gertatzen denean kasu askotan haurrek ere pairatu behar dutela.

“Honekin bukatu beharra daukagu, nazkatuta gaudelako gure egunerokotasuna indarkeriaz bizitzeaz”, adierazi zuten.

Emakumeek beraien bizitza proiektuak aurrera eraman besterik ez dutela egin nahi aldarrikatu zuten. “Gizartearen egitura patriarkalak gure bizitzak arriskuan jarri besterik ez du egiten”, jarraitu zuten. Emakumeek sufritzen duten arren, indarkeria “gizarte osoaren arazo” dela seinalatu zuten.

“Horregatik gizartearen egituraren oinarriari feminismotik eragin behar diogu, eta gizonezkoek beren ekintzen larritasunaz jabetu behar dute”. Sistema iraultzeko tresna feminismotik “sareak” sortzea da mugimendu feministaren esanetan, “autodefentsaz”. Modu horretan gizartea “errotik” aldatzea da haien helburua.

“Bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabekoa”. Irain, jipoi eta kolpeen aurrean “armatuta” daudela jakinarazi zuten, eta “aurrean” izango dituztela, “beti”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.