HemenGuk-en udazkeneko azoka, larunbatean
Oiartzunen ekoitzitako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira hilaren 7ko goizean. Hamalau postu jarriko dituzte.
Oiartzunen ekoitzitako elikagaien eta sortutako produktuen azoka egingo dute bihar goizean, 10:00etan hasi eta 13:30era bitartean. Urtaroko azoka bat egin ohi dute, eta biharkoa udazkenari dagokiena da.
Hamalau postu jarriko dituzte Done Eztebe plazan.
Ekoizleak
- Aaron (larrugintza).
- Amabitxi (artisautza).
- Arabolaza (eztigintza).
- Arraztalo (barazkiak).
- Artexaniak (artisautza).
- Buena Vista (artisautza).
- Elika (kontsumo kooperatiba).
- Gezamina (ogia eta sagardoa).
- Kurtoskalacs (postre hungariarrak).
- Larremotx (gaztagintza).
- Lekungarai (gaztagintza).
- Papurrak (ogia eta goxoak).
- Peluzahar (arrautzak).
- Zituene (pasta).
Aurreko azoka ekainaren 3an egin zuten. Udaberria izan arren, udari zegokiona izan zen. Hemen ikus daitezke orduko irudiak.