Udalaren izenean, iruzur saiakera Lezon

Herriko taberna batean saiatu dira iruzurra egiten, telefono dei bidez. Datu ekonomikoak eskatu dizkiete langileei.

Lezoko Udalak jakinarazi du, udal erakundearen izenean iruzur saiakera egin dutela herrian. Zehazki, herriko taberna batera telefono deia egin zuten iruzurgileek, eta langileei datu ekonomikoak eskatu zizkietela. Udalak jakinarazi du ez dituela inoiz telefono bidezko jakinarazpenak egiten, ezta datu ekonomikoak eskatzen ere “Prozedurak beste era batera egiten dira, inoiz ez telefonoz”.

Udalak herritarrei eskatu die horrelako dei bat jasoz gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.