Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Correoseko garbitzaileek protesta egingo dute astelehenean

Greban dira urriaren 15era arte Correoseko garbitzaileak lau hilabetez ez dutelako diru saririk jaso. Manifestazioa egingo dute astelehenean 11:00etan Zumarditik abiatuta.

Correoseko garbiketako langileen protesta Irungo Zabaltza Plazako bulegoaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/05

Correoseko garbiketako azpikontratatutako SCT ACVA-Limpiezas J.Cordobako langileak greban dira astelehenaz geroztik euren eskubideen alde. Bizi duten egoera salatzeko protesta egingo dute astelehenean Errenteria-Oreretan. 10:30ean Correoseko bulego aurrean elkarretaratuko dira, eta 11:00etan, berriz, manifestazioa abiatuko da Zumarditik.

Greba hilaren 15era arte mantenduko dute. Arrazoia, lau hilabetez ez dutela dirusaririk jaso eta ez duela enpresak neurririk hartu egoerari irtenbide bat emateko: “Konpondu beharrean, uztaila, abuztua eta iraileko nominak ere ez dizkigu ordaindu enpresak, ezta aparteko paga ere. Egoerari irtenbidea ematen saiatu bagara ere, ez da ez elkarrizketa ezta negoziaziorik izan  ez J. Cordoba garbiketa enpresarekin, ezta Correosekin ere”.

Euren eskubideen aldeko borrokan jarraitzeko prest agertu dira langileak, “kasurik egiten ez badigute ere”.

Egoeraren “larritasuna” aintzat hartzeko eskatu diote langileek Correoseri, “gure soldatak ordaintzera derrigortu dezan enpresa. Ezinezkoa da 24 milioi eurotik gora mugitzen dituen kontratu publiko baten testuinguruan, langileak ordainsaririk gabe izatea, Correos ordaintzen ari denean garbiketa enpresari. Diru publikoa da eta  ardurak eskatzen ditugu”.

Borrokan jarraitzeko asmo garbia azaldu dute langileek egoera konpondu ezean. Eskaera zehatzak egin dituzte: Correos langileekin biltzea nahi dute, “bera delako egoera honen arduradun bakarra”; langileei zor zaizkien soldatak ordaintzera derrigortu behar du Correosek azpikontratatutako enpresa; eta azkenik, J. Cordobarekin duen kontratua eteteko eskatu dute lan baldintza duinak bermatuko dituen deialdi berria egiteko kontratazio publikorako araudia ezarrita.

Correosek bere bulegoen garbiketa zerbitzua bere gain hartzeko ere eskatu dute: “Correosek internalizatu egin behar du zerbitzua diru publikotik onurak atera nahi dituzten enpresa piratei bazter eginda. Enpresa horiek zerbitzuaren eta langileen baldintzen prekarizaziotik ateratzen dituzte etekinak”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.