2023/10/5

Kulturaz blai heldu da udazkena Lezora

Askotariko 39 ekitaldirekin ondu du udazkeneko kultur agenda Lezoko Udalak.

Emakume Abertzale Batzaren gaineko erakusketa

Lurgorri Kultur Elkarteak Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean antolatu du erakusketa; hilaren 10etik 21a bitartean izango da zabalik Xenpelar Etxean.

yon oñatibia kalea itxuraldatuta

Yon Oñatibia etorbidearen itxuraldaketa, bukatuta

Done Eztebe eta Landetxe plazak lotzen dituen kalea hobetu, oinezkoen segurtasuna handitu eta "atseginago" eta "irisgarriago" egin dute.

Correoseko garbitzaileek protesta egingo dute astelehenean

Greban dira urriaren 15era arte Correoseko garbitzaileak lau hilabetez ez dutelako diru saririk jaso. Manifestazioa egingo dute astelehenean 11:00etan Zumarditik abiatuta.

iturria

Topoa lurperatzeko "lanean has dadin" eskatu dio PSE-EEk gobernu taldeari

Alderdi sozialistak topoa lurperatzeko "lanean has daitezela" eskatu die EH Bildu eta Elkarrekin Errenteriari, "aurrera urratsa egin dezaten eskatzen diegu, berehala".

inaki Iurrebaso

'Euskararen egoera gaur: Zer diote datuek?' hitzaldia, hilaren 11n

Iñaki Iurrebaso Biteri EHUko irakaslea gonbidatu du Oiartzun Azmarrin-ek. Hizkuntzaren erabilerari buruzkoak partekatuko ditu asteazkenean.

Indarkeria matxista

Lezon izandako eraso matxista gaitzetsi du aldundiak

Aldundiak bat egin du Lezoko Udalaren adierazpenarekin eta nabarmen jarri indarkeria matxistaren jatorria "gizon eta emakumeen arteko berdintasun falta" dela.

usategieta

1958an jaiotakoek hilaren 28an egingo dute bazkaria

Aurten 65 urte bete edo beteko dituztenei deia egin diete, urteurren biribila elkarrekin ospatzeko. Izena eman beharko da.

bote luzea gipuzkoako bi taldeak

Bote Luzeko finalerdiak, asteburuan Oiartzunen

Gipuzkoa Bik Bizkaia Biren kontra jokatuko du ostiralean. Bizkaia Bat eta Gipuzkoa Batek, igande goizean. Bi taldeetan daude oiartzuarrak.

odol ematea oiartzun urria 2023

Asteartean izango da urriko odol ematea

Oiartzungo odol emaileek bi hilabetean behineko zita izango dute asteartean. Ohi bezala, emaile berriak animatu dituzte.

Gehiago