Uraren hornidura eta estolda zerbitzuagatik ordaintzeko epea zabalik da

Herritarrek azaroaren 16ra  arte izango dute ordaintzeko aukera.

iturria

Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek azaroaren 16ra  arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete, edo edozein entitate laguntzaileetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.