Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kiroldegiko prezio murriztua eskatzeko epea zabaldu dute

Azaroaren 10era arte egin dezakete eskaera hainbat baldintza betetzen dituztenek. Ezgaitasun altua dutenentzat, doakoa.

elorsoro kiroldegia
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2023/10/06

2024 urteko Elorsoro kiroldegiko kuota murriztua eskatzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. 2024ko abonuari dagokion arren, 2023ko azaroaren 10a izango da eskaera egiteko azken eguna.

Prezio orokorraren gaineko %40ko hobaria izango dute bizikidetza unitate bakoitzerako zehaztu duten errenta kopurura iristen ez diren bazkideek. Horiek udalaren webguneko Iragarki Taulan kontsulta daitezke.

Aurreko urteetan prezio murriztuak izan dituzten bazkideek ere egin behar dute eskaera berriz eskatu nahi badute deskontua (urtero egin behar da).

Honakoak dira ohiko tarifa eta prezioak, hileko:

  • Familien ohiko kuota: 40,44 euro.
  • Familien kuota murriztua: 24,23 euro.
  • Familia ugarien edo guraso bakarreko familien ohiko kuota: 28,31 euro.
  • Familia ugarien edo guraso bakarreko familien kuota murriztua hileko: 16,98 euro.
  • Helduen banakako ohiko kuota: 24,12 euro.
  • Helduen banakako kuota murriztua: 14,48 euro.
  • Gazteen (6-15 urte) banakako ohiko kuota: 14,84 euro.
  • Gazteen (6-15 urte) banakako kuota murriztua: 8,87 euro.

Ezgaitasunen bat dutenek, doan

Udalak jakinarazi duenez, %33 edo gehiagoko ezgaitasunak dutenek banakako kuota doan izango dute.

Familia abonuko bikoteko bi kideek ezgaitasuna dutenean ere ez dute tarifa ordaindu beharko. Familiako bideren batek desgaitasuna duen kasuetan, familia-unitatea lagun bat gehiago gisa kontabilizatu eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.

Eskaerak, udaletxean

Eskaera orria udalaren webguneko Tramiteak atalean aurki daitekeela jakinarazi dute.

Eskaera orriaz gain familia liburua (familia ugarien edo guraso bakarreko familien kasuan soilik) edo ezgaitasun ziurtagiria aurkeztu behar da, hala dagokionean.

Gainontzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko ez da dokumentaziorik aurkeztu behar; eskatzaileak kontrakorik adierazten ez badu udalak eskuratuko du informazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.