EH Bilduren aldeko bozekin, gobernu taldearen proposamena onartu zen irailaren 28ko Osoko Bilkuran. PSE-EEren bi ekarpen onartu zituzten ere.
KPIarekin batera, Udal zergak % 2,6an eguneratzea eta progresibitate fiskalean sakontzea proposatu du udal gobernuak.
Hasi berri diren lanek 1,6 milioiko aurrekontua dute eta zortzi hilabetean dira bukatzekoak. Ondoren, anbulatorioa eta alokairuzko etxebizitzak dira han egitekoak.
Irail bukaeran iragarri zuen Joseba Fernandezek (Pasai Donibane, 1974) Lapurdiko ontziaren gidaritza utziko zuela. Handik egun gutxira jakinarazi zuen San Juan-Koxtape CMO Valves klubak prestatzaile sanjuandarra etxera bueltatuko zela, 'Erreka' ontziaren ardura berrartuz.
Gurutze Santuaren plaza lezoarrez bete zen atzo joan den asteburuan izandako eraso matxistari arbuioa adierazteko.
Azaroaren 10era arte egin dezakete eskaera hainbat baldintza betetzen dituztenek. Ezgaitasun altua dutenentzat, doakoa.
Karmele Mitxelenak gidatuko du 1545 argitaletxeak antolatutako tailer hori. Hilean behin elkartuko dira, eta izena eman daiteke oraindik.
Oiarpeko pilotariek hamalau partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako lau Madalensoron izango dira, bina gaur eta bihar.
Hilaren 10ean dira biltzekoak herriko eragileak Kultura Aretoan, 19:30etik aurrera. Jaien balorazioa egin, eta Eguberriei begira jarriko dira.
Sindikatuko 200 kide inguru elkartu dira Landetxen, Topaketa Sindikaletan. Arrazakeriaren kontrako borroka, ardatz.
Gazteenak sorkuntza prozesuen testigu izan daitezen, eta publiko gisa esperientzia hobetzeko, hainbat tailer egingo dituzte ekainera bitartean.
Lezoko ondarea, kultura, ohiturak, tokiak eta pertsonak ezagutaraztea helburu duen proiektuaren 21. entrega ikus daiteke jada.
Ikastetxearen teilatuko eguzki plakek 25.000 kWh pasa jaso ditu uztail eta abuztuan zehar. 276 dira Goienerrek ezarritako plakak.
Urriaren 13an, epea irekiko da 18 eta 35 urte arteko Errenteriako gazteek diru laguntzak jaso ditzaten.
Kanadak Espainian duen enbaxadaren egoitzan izan dira faktoriako kideak, bai eta ordezkaritza politiko zabala ere.