DBHko ikasleentzako Gazte Literatur Taldea sortu dute

Karmele Mitxelenak gidatuko du 1545 argitaletxeak antolatutako tailer hori. Hilean behin elkartuko dira, eta izena eman daiteke oraindik.

gazte literatur taldea

Manuel Lekuona bibliotekan izango dira saioak, hilean behin.

1545 argitaletxeak antolatuta, Gazte Literatur Taldea sortu dute Oiartzunen. DBHko maila guztietako ikasleei zuzenduta dago, eta hilean behin elkartuko dira, astelehenetan.

Lehenengo saioa hilaren 16an izango da, Manuel Lekuona bibliotekan. Ordutegia 18:30etik 19:30era izango da.

Oraindik izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute. Horretarako, argitaletxearekin harremanetan jarri beharko da e-posta bidez.

Karmele Mitxelena idazleak gidatuko ditu saioak. Argitaletxeak jakinarazi duenez, irakurle taldetik zein idazketa tailerretik izango du literatur talde horrek.

Hori bertan parte hartzen dutenek zehaztuko dutela iragarri dute, beraiek adostutako interes gustu eta nahien arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.