Lezoko jai batzordeak, santakrutzak atzean eta Gabonak aurrean

Hilaren 10ean dira biltzekoak herriko eragileak Kultura Aretoan, 19:30etik aurrera. Jaien balorazioa egin, eta Eguberriei begira jarriko dira.

Lezoko jai batzordeko kideak batzarrera deitu dituzte hilaren 10erako (asteartea). Kultur Aretoan agertzeko eskatu diete eragileei, 19:30ean.

Gai zerrenda, hiru puntukoa. Aurreko aktaren onarpenari ekingo diote lehenik, eta ondoren topaguneko jai mamitsuenari ekingo diote: santakrutzen balorazioa egingo dute, eta gero, Gabonetako ekintzak prestatzeari ekingo diote. Azken puntuan norberak eramandakoak izango dituzte hizketagai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.