Oporretatik bueltan da 'Herrian xaltoka'

Lezoko ondarea, kultura, ohiturak, tokiak eta pertsonak ezagutaraztea helburu duen proiektuaren 21. entrega ikus daiteke jada.

Oporretatik bueltan da Xalto pailazoa. Egiari zor, bada dezente merezitako atseden aroa eten egin zuela Lezoko pailazoak. Izan ere, asko dira esku artean dituen proiektu eta ideiak. Tartean, Herrian xaltoka egitasmoari jarraipena ematea.

Aurreko ikasturtean egin bezala, Lezoko ondarea, kultura, ohiturak, tokiak eta pertsonak ezagutaraztea asmo duen egitasmoaren barruko bideoa ‘zintzilikatu’ du sarean Xaltok, haren Youtube kontuan. HITZAk lasterbidea egin, eta jarraian ezarri du hamabost minutuko ikus-entzunezkoa. Herrian xaltoka-ren 21. emaitza da gaur plazaratu dena.

Txirbillaren elastikoa jarrita, Eguzkitza baserritik hasi du emanaldia sagarrondo, sagar eta kizki artean. Gainontzeko guztia bideoan ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.