Niessenen, punk-oi! festa
OarsoMusikak hilaren 13rako kontzertua antolatu du Niessen Kulturgunean. Sarrerak salgai daude, hamar euroan.
Kanadakoa da The Prowlers taldea. Indarrez hasi du ikasturteko programazioa OarsoMusikak. Hurrengo kontzertuaren berri eman dute: punk-oi! erritmoekin dardaraziko dute Niessen aretoa hilaren 13an, bertan Kaleko Urdangak (Bergara), The Prowlers (Kanada, irudian) eta Streetwise (Iruñea) taldeak ariko direlako.
Sarrerak jada salgai daude, Errenteriako Udalaren sarreren salmenta zerbitzuan. 10 euroko prezioa dute tiketek.
Hilaren 13an, 19:30ean zabalduko dituzte Niessengo ateak, eta 20:00etan hasiko dira musikariak euren zereginarekin. Barran, “prezio herrikoiak” iragarri dituzte.
